XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Da, bat kantari ari zena eta beste bi edo hiru ixilik zeudenak, berehalaxe egingo nuen hiru edo lauko txorta.

Ehiztaria denarentzat bai al dakizu hori zer grazi den? Udaran, alderdi onak asko zeuzkan Uztapidek.

Baina, neguan, ahal zuena salbatuko zen eta egin zuena hantxe izurratuko zen. Neguan toki gogorra zan hura!

Noiznahi elurra egingo zuen, da elurtea tristea da han. Zenbat eta mendiagoan eta tristeagoa izaten da elurra.

Alturan, lainoa ere sartzen da lurreraino, ta, ilunabar aldean, txantxangorria gizonengana biltzen hasten denean, ixtilla txat! Teilatutik behera... Orduan ez da hura paraje alaia.

Pasa egin behar izaten da hura, gero udara ikusiko bada.

Batanez beste, onak eta txarrak, danak pasa behar. Gure anaia zaharrak, neguko denbora-ta, horrela esan ohi zion aitari: - Basarri hau salduta, norabait hor behera joan beharko degu!